❗ Bainan segitzen dut ene burua zaintzen!
Hesteetako edo bularreko minbiziaren familia-aurrekariak ene medikuari jakinarazten dizkiot. Jarraipena desberdina izan daiteke.
Urtean behin ene medikuarekin, emaginarekin edo ginekologoarekin jarraipena egiten dut.
Hilabetean behin ene bularren autoazterketa egiten dut.
⸻
‼ Eta sintomaren bat izanez gero, medikuarengana joaiten naiz zalantzarik gabe.
Kontsultara eremaiten nauten sintomen oroigarriak:
Digestiboko sintomak : : kakan odola, tripako minak, beherakoaren eta idorreriaren txandakatzea, arrazoirik gabeko pisu galtzea.
Ginekologiko sintomak : baginako odol galtzea, tripa azpian mina, harreman sexualetan mina
Bularreko sintomak :
bularrean masa bat palpazioan
bularrean tamaina edo formaren aldaketa, besapean kozkor bat edo handitasuna, bularreko edo titiburuko azalean aldaketa.






























































