2 ibilaldi proposatuak dira.
- Ttuku-ttuku
- Kirolari : 10 km ko ibilaldi kronometratua.
2 ibilaldi proposatuak dira.
Ttuku-ttukuarentzat, ez da kronometrorik. Bakotxak bere abiaduran kurritzen edo lasterka ibiltzen da, kausa onarentzat eta plazerra hartzeko.
Kirolaria kronometratua izanen da eta sailkamen bat egina izanen da.
Garazi arrosez lasterketan, emazteak baizik ez dira onartuak.
Ttuku-ttukua 14 urtetik goiti idekia da.
Kirolaria 16 urtetik goiti idekia da.
Ttuku-ttukuarentzat , medikuaren agiria aholkatua da bainan ez da baitezpadakoa.
Kirolariarentzat, urte 1 baino gutiagoko lasterketa egiteko,lehiaketan barne,ez-kontraindikazio medikuaren agiria edo Frantziako atletismo federazio balio den lizentzia baitezpadakoa da.
12,5 euro balio du. Izena emanez, lasterketari parte hartzen ahalko duzue, lekuko krakada bat ukanen duzue heltzean, antolatuak diren animazioeri parte hartzen ahalko duzue, bular minbiziari eta bere detekzioari buruz diren xehetasunak ukanen dituzue. Emaitza bat ukanen duzue ere : « Garazi en rose »kotoinezko tote bag zaku bat, lasterketako beharko duzuen eman « Garazi en rose » tixerta bat, emazte sorpresa desberdinak eta %25 eko bakarkako beherapenezko txartel bat baliatzen ahalko duzuena urriaren 9ko bazkariarentzat ostatu partalierretan.
Gure finantzia helburua, harro girenaz, da 12,5 euro horiek orokorki itzultzea bularreko minbiziaren kontrako borrokari.
Ondorio hau bakarrik posible zaiku boluntario, partalier, partikular eta elkartea beraren mobilizazioari esker. Ondorioz, « Garazi arrosez » elkarteak gastatu euro bakotxari pentsatzen du, lekuko enpresak lehen tokian emanez. Bere helburu nagusia ahal bezain emaitza handia egitea da segurtasuna, jendarte ona, gertakariaren kalitatea eta iraunkortasuna zainduz.
Horregatik, izena emanta erabakitzen baduzue ez parte hartzea, nahigabetuak izanen ginateke bainan ez gintzaizkiguke izen emaiteko gastuak itzultzen ahalko. 12,5 euroak emaitza bat izanen da bularreko minbiziaren kontrako borrokari.
Izen emaiteak 2019 eko uztailaren 1 an idekiko dira.
Izen emaiteen hestea 2019 eko urriaren 5an finkatua da linean egin izen emaiteentzat eta urriaren 3an gutunez eginentzat.
Emazte tixerta eta opari erreserbak mugatuak baitira, lasterkari kopurua mugatua da ere.
Lehen aldi horren antolaketa errazteko, eta bereziki aipatu emaitza ukaiteko, garrantzitsua da izena emaitea azken momentua aitzin.
Linean, ordaintze segurtatuz,banku txartelaz.
Gutunez, izen emaite orria ateratuz. Orria eta ordaintzea txekez baizik (hartzedun honi Garazi en Rose) , Donibane Garaziko herriko etxean zuzenki utziz edo gutunez : Garazi en Rose – herriko etxea – Charles de Gaulle plaza – 64 220 DONIBANE GARAZI.
Zuen izen emaitearen baieztapen bat ukanen duzue mailez, elkarteak egiazkotuko duelarik.
Tixertak ez dira postaz igorriak. Zuen tixertaren bila jiten ahalko zirezte ,urriaren 8 an , ebiakoitzarekin 15:00 tik 18:00 ra edo lasterketa goizean, Donibane Garaziko merkatu estalian, zuen izena emanez.
Hornitze bat Kirolari lasterketaren 5 garren kilometroan atsemanen duzue. Krakada bat proposatua izanen da lasterkari guzieri heltzean.
Aholkatzen dauzugu auto uztea Fauvettes aparkalekuan , merkatu estaliaren ondoan.
Nahi dutenentzat, aldategi bat izanen da Santa Maria eskolako ezker paretan.Sartzea zaindua izanen da. Aholkatua zauzue baliozko gauzik ez uztea, lasterketaren zuzendaritzak erantzukizun orori uko egiten dio galtze edo ohointza kasuetan.
Nahi duten lasterkarientzat, hiri kanpalekuko dutxak erabilgarri izanen dira bainan ostalari partalierrak onartuko zituzte kirol jantzitan eta dutxatu izan gabe!