Bularreko minbizia

9 emaztetatik 1 minbizi hortaz hunkitua

Emazte frantsesen artean ardurenean hautemaiten den minbizia, bularretakoa da. Bederatzi emaztetatik bat  bere bizian minbizi hortaz hunkitua da. Halere, goizik detektatua bada, hamar kasuetarik bederatzitan sendatua izaiten ahal da.


ArrazoiakZein dira bular minbiziaren seinale nagusiakDetekzioa
Background

Arrazoiak

Bularreko minbiziaren arrisku faktore posible batzuk ezagutuak dira.Argi den bakarra, dohain genetikoaren arriskua da. Halere, kasu gehienetan, nola agertzen den bereziki pertsona baten baitan ezin esplikatzekoa da.


Background

Zein dira bular minbiziaren seinale nagusiak?

Balizko anomalia baten aurkitzeko, emazteeri aholkatua zaie beren bularrak erregularki haztatzea.
  • Bola gogor bat bularrean
  • gurintxo gogorrak besapean
  • bularraren izari eta formaren aldaketa
  • bularraren burua eta larruaren aldaketa

Background
Detekzioa

Anomalien aurkitzea

Detekzioaren helburua,iduriz eri ez diren pertsonen artean, minbizidun edo minbizidun bilakatzen ahal duketen anomalien aurkitzea da, laster artatzeko.
Hobekienik, goizik behar litaike detektatu, tratamendua sinplifikatzeko eta sendatze aukerak azkarki emendatzeko gisan.
Detekzio antolatua ez da bistako anomalia kliniken ikusteko egina. Anomalia horien kasuetan, sustut ez da detekzio antolatuaren data finkatuaren beha egon behar.

Gizabanakoaren detekzioa

Haztatzeaz bestalde, 30 urtetik goiti emazte guziek ,arriskukoak daitezen ala ez,urteko azterketa kliniko bat behar dute eginarazi etxeko medikuari edo ginekologoari.

Detekzio antolatua

50 urtetik 74 urterainoko emazteak dira gehienik arriskuan jarriak. Seinaleak hor ez izanik ere, bular minbiziaren detekzio nazio programa segitzea funtsezkoa da.
Bi urtetarik, emazte horiek mamografia eta azterketa kliniko baten eginaraztea gomitatuak dira, erradiologo onetsi baten gana joanez. Erien asurantzak orokorki bere gain hartzen du, abantzarik egin gabe. Normalak iduri diren mamografiak beste erradiologo onetsi batek berriz begiratzen ditu. Bular minbizia ahal bezain goizik detektatzeko xinple eta urririk den molde segurena da.