L’idée

Garazi en Rose est une course/marche féminine et solidaire, à Saint-Jean-Pied-de-Port, au profit de la lutte contre le cancer du sein.
L’objectif est d’informer et de sensibiliser à l’importance du dépistage tout en soutenant les femmes atteintes de cette maladie.

La 1ère édition en 2016 a été un vrai moment de sourires, d’échanges et de solidarité. Nous avons été dépassés par la demande et nous avons pu récolter 13400€ pour la lutte contre le cancer du sein!!

On vient ou revient à la Garazi en Rose pour la bonne cause, pour faire du sport, pour se faire plaisir entre copines, entre collègues, en famille… Le parcours sera adapté à toutes, que vous soyez débutante ou accro au footing!

 

Il y aura encore 2 formules: la Ttuku-ttuku, une  marche/course en allure libre de 5,4km et la Kirolari, une course chronométrée de 10km.  Cela vous permettra de marcher ou de courir au rythme que vous souhaitez et cela en toute convivialité.  Vous mettrez le temps que vous mettrez et serez applaudies tout autant! Echauffement musculaire avant le départ.

Le mois d’octobre est le mois contre le cancer du sein, c’est le dimanche 8 octobre que Saint-Jean-Pied-de-Port vous accueillera pour la Garazi en Rose.

Imanol Harinordoquy sera le parrain de la Garazi en Rose 2017.

L’ inscription est de 12,50€. Vous recevrez un sac à chaussures contenant un tee-shirt rose « Garazi en Rose » et différentes surprises féminines.

Garazi en Rose s’engage à ce que la totalité des frais d’inscription soit reversée entièrement à la lutte contre le cancer du sein.

Nous couvrirons nos frais de fonctionnement grâce à nos partenaires et grâce à des dons de particuliers. Pour l’année 2017, nous soutiendrons de nouveau l’association de Biarritz, Life is Rose.

Venir à la Garazi en Rose, ce n’est pas que marcher et courir, c’est aussi venir passer un bon moment!  Vous pourrez, après la course, vous balader dans le Marché Couvert transformé en Hall Partenaires où vous trouverez des animations mais aussi des informations sur le dépistage du cancer du sein auprès de stands tenus par des professionnels. La remise des prix et un tirage au sort de lots y sera réalisé. Vous pourrez par la suite profiter de l’invitation des restaurateurs saint-jeannais qui se mobilisent contre le cancer du sein en soutenant Garazi en Rose. 

Retrouvez toutes les informations détaillées dans le site.  Parlez-en autour de vous, mobilisez vous et recrutez d’autres filles! Il ne vous reste plus qu’à vous entraîner et surtout n’oubliez pas de vous inscrire!

 

Garazi  en Rose emazte lasterketa/ibilaldi bat da. Donibane Garazin antolatua da bularreko minbiziaren kontrako borrokaren faboretan.
Helburua : detekzioaren garrantziaz informatu eta sentsibilizatu bai eta eritasun horrek hunkitzen dituen emazteak sustengatu.

2016ko lehen edizioa irrifar, harreman eta elkartasun egiazko aukera bat izan da. Galde ikaragarria ukan dugu (guk pentsatu ginuen baino gehiago) eta 13 400€ bildu ditugu bularreko minbiziaren kontrako borrokarentzat!!

Garazi en Rose-erat jin edo berriz jin behar da arrazoi on batek bultzaturik, kirola egiteko, lagunartean plazer hartzeko, lankideekin, familian….Ibilaldia denei egokitua izanen da, izan zaiten hasiberri edo lasterkari amorratua !

Oino bi formula izanen dira : Ttuku ttuku, ibiliz edo lasterka, nahi den abiaduran eta Kirolari : lasterketa denbora neurtuan. Zuek hauta ! Denbora gutti edo ainitz emanik ere, berdin txalotuak izanen zirezte !

Urria, bularreko minbiziaren kontrako hilabetea izanez gero, Garazi en Rose urriaren 8an, igandearekin, iraganen da Donibane Garazin.

Imanol Harinordoquy Garazi en Rose 2017-en ugazaita izanen da.

2017an, ekintza honen irabazia berriz « Life is rose » elkarteari emana izanen zaio.

Zuen izena emaitean, 12,50 euro galdeginak izanen zauzkizue eta, lasterketa/ibilaldi egunean, zapetendako zaku bat ukanen duzue.

Horren barnean, besteak beste, « Garazi en rose » tixerta arrosa bat eta emazteari doazkion sorpresa ezberdinak atxemanen dituzue.

Zen emaite bakoitzaren saria (12,50) osoki eta zuzenki bularreko minbiziaren kontrako borrokaren alde joanen da.

Gure gastu ezberdinak emaitza batzuei eta gure partaideen laguntzari esker ordaintzen ahalko ditugu.

Garazi en Rose-erat jitea ez da bakarrik ibiltzea edo laster egitea bainan ere, memento goxo baten pasatzea.
Berotze ariketak proposatuak izanen zaizkizue abiatu aintzin eta luzaketa ariketak heltzean.
Lasterketaren ondotik, merkatu estalian ibiltzen ahalko zirezte. Hor atxemanen duzue partaideen gunea, animazio ezberdinak eskainiak izanen dira. Bertzalde, profesionalek bularreko minbiziaren detekzioari buruzko informazio bat ekarriko dute erakuts mahaien bitartez.Hor, sari banaketa eta zozketa bat antolatuak izanen dira.
Ondotik, partaide diren garaztar ostalerren kozina gozatzen ahalko duzue, Garazi en rose sustengatuz bularreko minbiziaren kontra mobilizatzen dira.

Xehetasun gehiagorentzat, webgunerat joan. Zuen inguruan aipa ezazue eta motibatu ! Orain, entrenatu eta ez ahantz zuen izena emaitea !