Header Image

Sendaketa sustenguak

2017ko urriaren 7ko «  Garazi en Rose »gertakariak bildu duen dirua, osoki emana izan da Miarritzeko «  Life is Rose » elkarteari : 15 625€ !
Aurten, proiektu berri bat sortu da :
sendaketa sustenguak plantan ezartzea, minbiziaz sufritzen duten emazteentzat. Arta horiek eritasuna hobeki borrokatzeko eta eritasunarekin hobeki bizitzeko laguntza ekartzen dute bai eta era gaurdanik frogatua da laguntzen dutela fiteago sendatzen.
Euskal Herriko barnekaldeko emazteek guti erabiltzen dituzte :
-kostaldean eginak direlakotz, beraz urrun ( lekualdaketa akingarriak)
-gizarte segurantzak arta horiek guti edo bate ez dituelakotz ordaintzen.
Emaitzeri eta ostatu partaidek eman diruari esker, sendaketa sustengu horiek, 2018 ko urtarrilaren 2 tik goiti lekuka plantan emanak izanen dira eta « Garazi en Rose » eta « Life is Rose » elkarteek finantzen aldetik sustengatuko dituzte , Garazi , Baigorri, Ortzaize eta Irisarriko lurraldeen emazteentzat.
Praktikan, 18/01/02 tik goiti, « Garazi en Rose » -ek proposatuko du :
– Solasaldi baten antolatzea ( egiten ari dena)
– Sendaketa sustenguak plantan emaitea.

Nola ukan sendaketen sustengua ?

1.en urratsa :

Hornitzailearekin harremanetan sartu, elkarte kontratua egiteko eta izenpetzeko.

2.en urratsa :

Garazi en Rose elkarteari (mailez soinsdesupport@garazienrose.com edo postaren bidez : Garazi en Rose, 26 Renaud etorbidea, 64220 Donibane Garazi) igorri : elkarte kontratua, mediku agiria patologiarendako, eta bizilekuaren frogagiria (eta halabeharrez laguntza txostena).

3.en urratsa :

Garazi en Rose elkarteari bere abisua eta adostasuna galdegina zaio, sustengu sendaketaren akordioa bali izateko (eta Life is Rose elkartearena ere).

4.en urratsa :

Sendaketen hasiera.

Garazi en Rose elkarteak proposatzen dauzue, tokikoan, profesionalen zerrenda bat, elkarteari lotu direnak.

Garazi, Baigorri, Ortzaize eta Irisarri eskualdean bizi bazirezte, profesionla horiek engaiatu dira elkarte kontratu baten bidez : profesionala (prezio on batekin), zu, eta Garazi en Rose/Life is Rose arteko abantailazko kontratua. Zuen sendaketen ordain parte bat hartua izanen da.

Kontratuak, bakoitzaren betebeharrak azaltzen ditu (kontratuaren iraupena, presentzia hitzorduetan, elkarteak eskaintzen duen zenbatekoa, pazienteak ordaindu behar duena).
Bestalde, sozial zailtasunetako kasuetan, beste laguntza bat galdegiten ahal da Life is Rose elkarteari sustengu txostena batekin.
Adibidez, usaian, profesionalak 40€ pagarazten du bere zerbitzua, sustengu sendaketaren karietara, 30€ proposatzen du bere zerbitzua. Garazi en Rose elkarteak 10€ emanen du, eta Life is Rose elkarteak beste 10€, eta, sozial zailtasunetan bazirezte, bakariik 10€ zuengain izanen da.