Header Image

GALDERAK/ERANTZUNAK :

ZEIN DIRA IBILALDI PROPOSATUAK ?

2 ibilaldi proposatuak dira.
Ttuku-ttuku :  4,9 km ko ibilketa/ lasterketa abiadura librez.
Kirolari : 10 km ko ibilaldi kronometratua.

LASTERKETA,LEHIAKETA BAT DEA?

Ttuku-ttukuarentzat, ez da kronometrorik. Bakotxak bere abiaduran kurritzen edo lasterka ibiltzen da, kausa onarentzat eta plazerra hartzeko.
Kirolaria kronometratua izanen da eta sailkamen bat egina izanen da.

NORK DU IZENA EMAITEN AHAL?

Garazi arrosez lasterketan, emazteak baizik ez dira onartuak.
Ttuku-ttukua 14 urtetik goiti idekia da.
Kirolaria 16 urtetik goiti idekia da.

ZER DA EGITARAUA?

8:00 – 9h45 : bizkarrekoak hartzea merkatu estalian.
9:45  : berotzea musikarekin
10:00  : Kirolariaren abiatzea  10:10  : Ttuku-ttukuaren abiatzea.
11:30 : krakada , luzaketa ariketak musikarekin
11:45  : bizkarrekoen zozketa

 

MEDIKUAREN AGIRIA BEHAR DEA?

Ttuku-ttukuarentzat , medikuaren agiria aholkatua da bainan ez da baitezpadakoa.
Kirolariarentzat, urte 1 baino gutiagoko lasterketa egiteko,lehiaketan barne,ez-kontraindikazio medikuaren agiria edo Frantziako atletismo federazio balio den lizentzia baitezpadakoa da.

 

IZEN EMAITEAK ZENBAT BALIO DU? ZERI DRETXO EMAITEN DU?

12,5 euro balio du. Izena emanez, lasterketari parte hartzen ahalko duzue, lekuko krakada bat ukanen duzue heltzean, antolatuak diren animazioeri parte hartzen ahalko duzue, bular minbiziari eta bere detekzioari buruz diren xehetasunak ukanen dituzue. Emaitza bat ukanen duzue ere : « Garazi en rose »kotoinezko tote bag zaku bat, lasterketako beharko duzuen eman « Garazi en rose » tixerta bat, emazte sorpresa desberdinak eta %25 eko bakarkako beherapenezko txartel bat baliatzen ahalko duzuena urriaren 9ko bazkariarentzat ostatu partalierretan.

ZERTARAKO DIRA ENE 12,5 EUROAK?

Gure finantzia helburua, harro girenaz, da 12,5 euro horiek orokorki itzultzea bularreko minbiziaren kontrako borrokari, Life is rose elkarte sustengatuz 2016 ean. Ondorio hau bakarrik posible zaiku boluntario, partalier, partikular eta elkartea beraren mobilizazioari esker. Ondorioz, « Garazi arrosez » elkarteak gastatu euro bakotxari pentsatzen du, lekuko enpresak lehen tokian emanez.  Bere helburu nagusia ahal bezain emaitza handia egitea da segurtasuna, jendarte ona, gertakariaren kalitatea eta  iraunkortasuna zainduz.
Horregatik, izena emanta erabakitzen baduzue ez parte hartzea, nahigabetuak izanen ginateke bainan ez gintzaizkiguke izen emaiteko gastuak itzultzen ahalko. 12,5 euroak emaitza bat izanen da bularreko minbiziaren kontrako borrokari.

NOIZTIK ETA NOIZ ARTIO IDEKIAK DIRA IZEN EMAITEAK?

Izen emaiteak 2016 eko uztailaren 3 an idekiko dira.
Izen emaiteen hestea 2016 eko urriaren 5an finkatua da linean egin izen emaiteentzat eta urriaren 3an gutunez eginentzat.
Emazte tixerta eta opari erreserbak mugatuak baitira, lasterkari kopurua mugatua da ere.
Lehen aldi horren antolaketa errazteko, eta bereziki aipatu emaitza ukaiteko, garrantzitsua da izena emaitea azken momentua aitzin.

NOLA IZENA EMAN?

Linean, ordaintze segurtatuz,banku txartelaz.
Gutunez, izen emaite orria ateratuz. Orria eta ordaintzea txekez baizik (hartzedun honi Garazi en Rose) , Donibane Garaziko herriko etxean zuzenki utziz edo gutunez : Garazi en Rose – herriko etxea – Charles de Gaulle plaza – 64 220 DONIBANE GARAZI.

IZEN EMAITEAREN BAIEZTAPEN BAT UKANEN DUTA?

Zuen izen emaitearen baieztapen bat ukanen duzue mailez, elkarteak egiazkotuko duelarik.

TIXERTA NOLA UKAN?

Tixertak ez dira postaz igorriak. Zuen tixertaren bila jiten ahalko zirezte ,urriaren 8 an , ebiakoitzarekin 15:00 tik 18:00 ra edo lasterketa goizean, Donibane Garaziko merkatu estalian, zuen izena emanez.

HORNITZE BAT IZANEN DEA?

Hornitze bat Kirolari lasterketaren 5 garren kilometroan atsemanen duzue. Krakada bat proposatua izanen da lasterkari guzieri heltzean.

NUN APARKATUKO AHAL NIZ LASTERKETA EGUNEAN?

Aholkatzen dauzugu auto uztea Fauvettes aparkalekuan , merkatu estaliaren ondoan.

NUN ALDATZEN ETA DUTXATZEN AHALKO NIZ?

Nahi dutenentzat, aldategi bat izanen da Santa Maria eskolako ezker paretan.Sartzea zaindua izanen da. Aholkatua zauzue  baliozko gauzik ez uztea, lasterketaren zuzendaritzak erantzukizun orori uko egiten dio galtze edo ohointza kasuetan.
Nahi duten lasterkarientzat, hiri kanpalekuko dutxak erabilgarri izanen dira bainan ostalari partalierrak onartuko zituzte kirol jantzitan eta dutxatu izan gabe!