Header Image

ARAUDIA

Lehen artikulua : antolaketa : Garazi arrosaz elkarteak lasterketa lehen aldikotz antolatzen du 2016 eko urriaren 9 an , igandearekin , Donibane Garazin. Lasterketa hau antolatua da bularreko minbiziaren kontrako borrokarentzat.

2garren artikulua : lasterketak : Bi molde izanen dira : Ttuku ttuku : Ibilketa edo abiadura libreko lasterketa,  kronometratu gabe (4,9 km) eta Kirolaria, lasterketa kronometratua ( 10 km). Ibilbidea presentatua izanen zauzue aste batzuen buruan.2 bideak seinalatuak izanen dira, antolakundeko seinatzaileak bidea segurtatzen dute.

3garren artikulua : Garazi arrosez Ttuku-ttuku lasterketa 14 urte goitiko neskeri baizik  ez da idekia eta Kirolaria 16 urte goitiko neskeri.Buraso baimena beharko duzue ukan 18 urte baino gutiago badituzue lasterketa egunean.

4garren artikulua : medikuaren agiria :  Ttuku ttuku lasterketarentzat ( ez baita sailkapenik) , medikuaren agiria ez da baitezpadakoa bainan aholkatua zaizue.

          Kirolariarentzat, Kirolako kodeko L231-3 artikularen arabera, izen emaiteak egiazkotuak izanen dira antolatzaileeri emanez  : edo urte bat baino gutiagoko ez kontrako oharpenik lehiaketan laster aritzeko medikuaren agiria ,edo Frantziako atletismoko Federazioko lizentzia eguneratua ( lehiaketako lizentzia, enpresa lizentzia, running edo pass running lizentzia)

5garren artikulua :izen emaitea: 12,5 euro da. Horren barne, « Garazi en Rose »zaku eta tixerta, sorpresak, heltzeko krakada eta %25 eko bakarkako beherapenezko txartel bat  urriaren 9ko bazkariarentzat ostatu partalierretan. Tixerta beharko duzue eman lasterketarentzat.

6garren artikulua :egitaraua : Berotzea merkatu estalian( 9:45), Kirolariaren abiatzea ( 10:00), Ttuku-ttuku aren abiatzea (10:10), lasaitasunera itzultzea, luzaketa ariketak eta krakada merkatu estalian (11:30). Krakada bat proposatua izanen zauzue Kirolariaren 5 garren kilometroan.

7garren artikulua : izen emaiteak 2016 eko uztailaren 3 an gauerditan idekiko dira eta hetsiko 2016 eko urriaren 5an  linean egin izen emaiteentzat eta urriaren 3an gutunez eginentzat ( gauerditan).Ez da izen emaiterik izanen lasterketa egunean.

8garren artikulua : tixertak hartzen ahalko dituzue merkatu estalian urriaren 9an igandearekin 8:30 tik goiti eta ere leku berean urriaren 8 an ebiakoitzarekin 15etarik 18 etara.

9garren artikulua :engaiamendu guziak norberarenak dira, finko eta behin betikoak, zernahi izan dadin zuen arrazoa ez da ordaintzerik izanen. Beste norbaiti uzten baduzue zuen bizkarrekoa, erantzule bilakatuko zirezte istripu bat gertatzen bazako edo istripu bat kausatzen badu lasterketa denboran.

          Antolakundeak, erantzukizun orori uko egiten dio egoera horretako istripu  kasuetan.

10garren artikulua: sariak :Kirolariaren 3 lehenek sari bat ukanen dute. Zozketa bat izanen da beste parte hartzaileentzat.

11 garren artikulua: erantzuletasun zibila : indarrean diren legeen arabera, antolatzaileek erantzuletasun zibil asurantza bat hartu dute, antolakundearen kideen ekintzen bermatzeko.Antolakundeak,beren zaurien estaltzeko asurantzarik ez duten parte hartzaile guzieri, bereziki lizentziarik ez duteneri, aholkatzen du gizabanakoaren istripu asurantza bat ukaitea lasterketari parte hartzeko.

12garren artikulua : mediku laguntza :

  • Prefeturak finkatu deklarazio frogagiriaren arabera, mediku laguntza bat segurtatua izanen da.

13garren artikulua : segurtasun arrazoin batzuen gatik, antolatzaileek ibilbidea, partez edo osoki, azken mementoan aldatzen ahalko dute parte hartzaileak aintzinetik abisatuak ez izanik ere.

Segurtasun arrazoinen gatik, antolatzaileek parte hartzaileen kopurua mugatzen ahalko dute edo izen hartzeak noiz nahi bururatzen ahalko dituzte edozoin probetan.

14garren artikulua : ezinbesteko kasuan, hondamen natural baten kasuan edo parte hartzaileen seguritatea zalantzan ezar lezakeen edozoin kasutan, antolatzaileek proba ezeztatzen alhalko dute. Kasu hortan, parte hartzaileek ez dute ordaintzerik galdegiten ahalko.

15garren artikulua : irudi eskubidea :

  • Engaiatzean, parte  hartzaile bakotxak antolatzaileeri baimena emaiten die bere irudiaren kopiatzeko edo baliatzeko hamar urteko epe mugatu batean.
  • 16garren artikulua : « Informatika eta libertatea » legea :

Lege horri doakionez, parte hartzaile bakoitzak bere datu pertsonaleen ikusteko edo aldatzeko ahala badu.

Parte hartzaileak (edo ordezkariak adingabeentzat) bere oposizioa emanik salbu, informazio horiek kanpo egitura batzuei edo gertakariko partaide bati zabaltzen ahalko dira.

17garren artikulua : eko-lasterkariaren araudi nagusia :

  • Parte hartzaile bakoitza engaiatzen da :
    • – ingurumen naturalaren errespetatzerat (lasterketa denboran hondarkinik ez bota eta antolatzaileek plantan eman bereizketa medioak baliatu)
    • – beste parte hartzaileen errespetatzerat, antolaketako boluntarioak eta, orokorki, proba denboran kurutzatzen ahalko dituen pertsona guziak
    • – autokidetzari lehentasuna emaiterat gertakari tokirat joaiteko
    • – jokabide zintzo baten ukaiterat, bereziki, dopatze debekatzea eta dopatze kontrako kontrola medio guziak indarrean diren lege eta araudien arabera (L.230-1 artikulua bereziki) eta kirolaren kodearen arabera.
17garren artikulua : parte hartzaile bakoitzak araudi hau irakurri duela onartzen du eta klausula guziak onesten ditu.