2019ko elkarteak

Background

Life Is Rose

Life is rose hastapenitik sustengatzen dugun elkarte bat da, minibiziak sortzen duen prekaritate sozialaren kontra. 5 emazten ideia erro batetik sorturik, haien artean bat eritasunaz hunkitua baitzen. Bakotxaren esperiantzia pertsonalek edo profesionalek emazte horiek bat egitera bideratu dituzte erien biziaren errazteko


Life is Rose
Background

Soum de Toy

Minbiziko tzunamiaren ondotik, Soum de Toy elkarteari esker emazteek indarberritzen ahal dute kirol aktibitateak eginez edo gozamen eta atseden momentua pasatuz, Pirinioetako pasaia izigarrian. Parte hartzaileak laxatzera gomitatuak dira : bizilekua, afariak, garraioa, aktibitateak, deusez ez dira arduratzen .
Proposatua den programak, taldearen indarrak eta sortzen den kidetasunak aintzinatzen, gainditzen eta konfiantzia berriz atsemaiten laguntzen dituzte.
2017an elkarteak lehen egonaldia antolatu du. 2018an 2 egonaldi antolatzea lortu dute, bata ekainean bestea buruilean.
Elkarteak osoki bere gain hartzen ditu asteak, gasturik gabe parte hartzaileentzat.

Soum De Toy
Background

Segi Antton

Lehen Garazi Arrosez-aren antolaketan parte hartu zuen Attonen heriotzaren ondotik Segi Antton elkartea sortua izan da. Lagunen elkarte horrek bihotzean zuen proiektua segitzen du : dirulaguntza biltzea bizileku baten diruztatzeko eta ibilarazteko « Ene etxea », Baionako hirigunean. Bizileku bat artak errezibitzera Baionara jiten

Background